XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.5. Hondakinak ezabatu

Hondakinak erabat ezabatzea ezinezkoa da, baina...

Industria-hondakinak ibai, ubide, zorupe edo airera isurtzeak kasurik onenean arazoa ezkutatu egiten du, baina ingurugiroa berdin poluitzen du.

Hondakin-uren tratamendu-sistemek, hala nola aireztapen- edo jalkitze-gordailuek, lurrunketaz konposatu kimikoak eguratsera botatzen dituzte.

Lurrunkortasun txikiena dutenak, lurruntzen ez direnak, geratzen diren lohietan kontzentratzen dira eta lurreko hondakin-gordailu batean gordeta geratzen dira.

Errausketak berak sortutako produktu toxiko berriak botatzen ditu eguratsera eta, gainera. oraindik beste hondakin toxiko batzuk geratzen dira berriro tratatzeke (adibidez, horietako batzuk errepideak eraikitzeko material gisa erabiltzen dira).

... badaude alternatibak. (Iturria: Greenpeace)

Nekazaritza biologikoa pestizidak eta ongarri kimikoak nolanahi erabiltzearen alternatiba izan daiteke.

Estatu Batuetan, telekomunikazio-konpainiek zirkuitu informatikoak garbitzeko erabiltzen diren CFCren ordezko bat aurkitu dute.

Orain uraz eta xaboiaz garbitzen dira, eta aire beroaz lehortzen.

Tindategietan disolbatzaile kloratu perkloroetilenoa ordeztu da eta arroparen zikinkeria aspirazioz kentzen da, gero busti egiten da, lurrunetan garbitu eta lisatu egiten da.

Lan handiagoa bada ere, arrisku guztiak ezabatzen dira eta arropak gehiago irauten du.

Pixkanaka, papera zuritzeko kloroaren ordez oxigenoaren erabilera zabaltzen ari da.

Papera ez da hain zuria geratzen, baina dezente murrizten dira ibaietara botatzen diren hondakin organokloratuak.

Era berean, makineria grafikoa garbitzeko disolbatzaile organikoen ordez ingurugiroan kalterik eragiten ez duten olio begetalak erabil daitezke; gainera, emaitza hobeak izaten dituzte.

Bizikleta garraiobide osasuntsua eta poluziorik eragiten ez duena da, baina bere fabrikazioan produktu toxikoak erabiltzen dira. Disolbatzailerik gabeko pinturak nahiko babesten du, eta garrantzitsua da bizikleta garbia lortzeko.